"Prest gaude Mundial on bat egiteko"

Hastear da 17 urtez azpiko Mundiala. Dena prest dago Jordanian neska gazteek bere oinetan duten futbol guztiak erakusteko unea. Eta horien artean txuri-urdin bat daukagu, Nerea Eizagirre, bere lehen esperientzia interkontinentalari aurre egingo diona “ondo egiteko ilusio eta gogo handiekin”. Ammaneko kontzentrazio hoteletik, non espainiar selekzioak ostiralean debuta egingo duen bertako taldearen aurka, Realeko jokalariak realsociedad.com-en azaldu dizkigu zeintzuk diren bere sentsazioak zita garrantzitsu honen atarian. Nola zaude Mundiala hasteko zorian dagoenean? Oso lasai. Egun batzuk egon gara Las Rozasen kontzetraturik eta atzo iritsi ginen. Egun pare bat geratzen dira debuta egiteko eta kontzetratuta eta urduritasunik Gabe egon behar gara. Prest gaude paper ona egiteko. Orain dela gutxi amets bat zela onartu zenuen. Dudarik gabe, Mundial bat jokatzea handiena da, esan nuen, zure ibilbidean oso gutxitan bizi ahal izango duzun esperientzia. Nola ikusten duzu taldea Mundialerako? Oso talde ona dugu, bai zelaian bai kanpoan. Oso lehiakorra da. Oso baturik gaude eta bikain eramaten gara elkarren artean. Denbora asko daramagu une hau prestatzen. Lan saio guztietan undiala dugu buruan eta orain, hemen gaudela, ilusio haniz ikusten dut taldea. Dugun guztia emango dugu. A Multzan zaudete Jordania, Mexiko eta Zelanda Berriarekin. Nola espero duzu lehen fase hau? Mundial batean ez dago partida errezik edota maila ez duen selekziorik. Badakigu zaila izango dela, helburu handiak ditugu, baina badakigu partida gogorrak izango ditugula aurretik. Ze helburu dituzue Mundial honetan? Orain arte lortutako guztia bikaina izan da, badakigu ze maila dugun eta gauzak ondo egiten saiatuko gara. Borroka egin eta datorrena datorrela. Ammanetik Reala eta zure taldekideak jarraituz. Bai, noski. Beti nago partidak arretaz jarraitzen,, entrenamenduak, zer moduz doakien jakinda. Faltan botako ditut, nahiz eta hemen ere giro bikaina dugun. Orain erronka handia dut baina beraiekin harremanean jarraituko dut.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!