Jada eskuragarri duzu #40UrteTxapeldun albumaren bosgarren kromoa, lehen liga irabazi zuen taldearen bilduma digitala. Bere urtebetetzearekin bat eginez, Jose Mari Bakeroren kromoa aktibatu dugu gaur. Eskatu doan zure RS Smart Tag eta jarraitu bilduma.
Gaur hasi da kromoen bigarren txanda. Aktibatu goizuetarraren kromoa eta parte hartu bigarren Play Station 5aren zozketan (otsailak 23). Kromo honek apirilaren 26an Volkswagen Tiguan baten zozketarako zenbatuko du.
Beste lau PS5 eta Volkswagen Tiguan bat
Parte hartzeko modua lehen txandako bera da. Zenbat eta kromo gehiago aktibatu zure Realzale App-an RS Smart Tag etiketaren bidez, orduan eta aukera gehiago izango duzu sari handi horietako bat eskuratzeko. Gogora ezazu lehen txandako kromoek ez dutela bigarren zozketa honetarako zenbatuko, baina bai Volkswagen Tiguanako azken zozketarako (apirilak 26).
Badugu lehen irabazlea!
Asteartean, notario aurrean, Play Station 5 baten zozketa egin zen, #40UrteTxapeldun album digitalaren lehen lau kromoak bildu dituzten pertsonen artean. Jon Legorburu Villegas bazkide donostiarrak irabazi du lehen PS5a. Zorionak!