Argazki hau ikustean realzaleak hunkituta sentitzen dira. Emozio handia duen irudia da. Igandean klubak historian zehar izan duen momentu historiko baten mende erdia beteko da. Gorriti, Martinez, Boronat... antzinako jokalariak mitoak bihurtu ziren. Reala lehen mailara iritsi zen Puertollanon jokatutako neurketan. Sufrimendu handiko arratsaldea izan zen. Ahaztezina. Talde txuri-urdina 40 urte mantendu zen lehen mailan. Seguroenik gure hitoriaren momentu garrantzitsuena izan zen. Lehen pausoa izan zen.
/HermanosPetit.jpg?1492505337338)
Zale askok Calvo Sotelo zelaian jokatu zuen hamaikakoa gogoratuko dute. Hala ere, lau pertsona gehiago azpimarratu behar dira. Rafael Erentxun, Anastasio lagun-taldekoa, eta hiru ume. Umeek bihotzean zeramaten taldearekin amesten zuten. Petit Asumendi anaiak ziren. Madriletik jaitsi eta Reala lehen minututik azken minutura arte bultzatzu zuten ametsa lortzeko. Eta lortu zuten. Ez dute inoiz ahaztuko. Atzo izango balitz bezala oroitzen dute
Aurreko astean Real Sociedad TV Luis Petitekin izan zen Madrilen. Bakarrik 9 urte zituen Puertollanon izan zenean. “Betidanik realzalea izan naiz eta kolore txuri-urdinak sentitzen hil egingo naiz”. Madrildarra, baina bihotz txuri-urdina du Petitek. Emozio handiarekin bizi izan genuen elkarrizketa Realaren historia oroituz. Eskerrik asko, Luis.
/LuisPetit.jpg?1492505417391)