REAL SOCIEDAD 2-2 GIRONA FC

Puntu bakarra, baina gertuago

Realari ihes egin dio garaipenak gaur arratsaldean. Txuri-urdinek bina berdindu dute Gironaren aurka, ordu erdian lortutako bi golen aldea aprobetxatu gabe. Txapeldunen Ligara gehiago hurbiltzeko aukera paregabea. Hala eta guztiz ere, helburutik puntu bat gertuago gaude eta, laugarren urtez jarraian, Europako txapelketa jokatuko dugu, ezohikoa dena normal eginez.

Partida oso azkar jarri da alde Oyarzabalek penaltiz sartutako golarekin. Kapitainak ez du alferrik galdu Riquelmek Kubo lurrera bota ostean. Reala jaun eta jabe izan da minutu horietan, eta, handik gutxira, Sorlothen aukera on baten ondoren, bigarrena iritsi da Kubok jarritako baloi eder batean, Silvak bigarren zutoinean errematatu duena. Lehen zatiaren azken zatia zoratu egin da, gironarrak gorantz joanda. Gauzak horrela, Coutok, zorioneko erremate batean, eta Stuanik, falta baten ondoren, minutu batzuk lehenago bideratuta zirudien neurketa berdindu dute.

Bigarren zatia lehenengoaren amaiera bezala hasi da. Batzuek eta besteek aurretik jartzeko aukerak izan dituzte, nahiz eta etxekoak izan baloi-jabetza gehien izan dutenak, kataluniarren erasoek ere arriskua zekarten. Azken minutuetan Realak gehiago estutu du garaipenaren bila. Aihenen jaurtiketa bat Gazzanigari barrura joan zaio txuri-urdinen azken bultzadaren hasieran. Korner batean, burukada batekin, Pachecok baloia langara bidali du.

Donostiarren nahiak betetzen ez dituen puntua. Hala eta guztiz ere, helburua hor dago. Azkeneraino borrokatzea tokatzen da. Aurrera, Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Gorosabel, Zubeldia (Pacheco, min.63), Le Normand, Aihen, Zubimendi, Merino, Silva, Oyarzabal (kap)(Barrene, min.63), Take eta Sorloth (Carllos Fernández, min.80).

Girona FC: Gazzaniga, Arnau, Bueno, David López, Javi Hernández (Miguel, min.59), Romeu, Couto (Artero, min.71), Tsyhankov, Iván Martín (Juanpe, min. 91), Riquelme (Callens, min. 91) eta Stuani (kap)(Reinier, min.71).

Golak: 1-0: Oyarzabal (pen), min.5. 2-0: Silva, min.24. 2-1: Couto, min.37. 2-2: Stuani, min.45+3.

Epailea: Figueroa Vázquez. Txartel horia erakutsi die etxeko Zubeldia, Le Normand, Oyarzabal, Barrene eta Zubimendiri eta kanpoko Romeuri. Kanpoko Romeuri txartel hori bikoitza erakutsi dio 87. minutuan..

Asistentzia. 30.027 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!