JOLASETA 0-0 REAL SOCIEDAD

Puntu baliotsua

Realeko belar hockey-ko taldean hutsera berdindu du Jolasetaren aurka jokatutako bigarren itzuliaren hasieran. Oso berdindua egon da partida, gol aukera gutxirekin. Etxekoak hobeto aritu dira lehenengo eta bigarren laurdenetan. Txuri-urdinei kosta egin zaie aukerak sortzea markagailuan aurreratzeko. Berdinketak justizia egiten zuen atsedenaldian.

Kanpokoek hainbat penalti korner izan dituzte lehenengo gola eskuratzeko, batez ere hirugarren laurdenean. Ez dituzte burutu eta laugarren laurdenean Jolaseta nagusi izan da. Azkeneko jokaldian, gure atezainak jokaldi arriskutsu bat aldentzea lortu du puntu baliotsu bat lortzeko. Hurrengo astean Atletic Terrassa jasoko dugu etxean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!