Gure emakumezkoen filialak bana berdindu du gaur arratsaldean CDE Racing Féminas taldearen aurka Campos de Sport de Astilleron. Txuri-urdinek puntu bat eskuratu dute arerio zuzen baten aurka norgehiagokaren azken txanpan Isasisasmendik sartutako golari esker.
Donostiarrak partida kontrolatzen hasi dira eta hurbilketaren bat edo beste izan dute. Hala ere, kantabriarrek aurrea hartu dute euren lehen aukera garbian Jimena Cabreroren golari esker. Hortik aurrera, neurketa parekatu egin da eta, kanpokoak behin eta berriz saiatu diren arren, etxekoen defentsak abagune guztiak ekidin ditu atsedenaldira bat eta hutsekoarekin iristeko.
Bigarren zatian, Racing abantaila handitu nahian atera da eta aukera ona izan du Corbachok korner batean egindako errematean. Txuri-urdinen erantzuna Isasisasmendik eman du Agirrezabalaren erdiraketa desbideratuta errematatu ostean. Norgehiagokak parekatuta eta ia abagunerik gabe jarraitu du, baina jada azken txanpan, Isasisasmendik berdinketa lortu du Paula Muñozi buruz burukoan gainditu ostean, Etxartek sakoneko pase bikaina eman ondoren. Minutu bat geroago, santandertarrak aurretik jartzeko zorian egon dira Julia Ceballosek gutxigatik gora bidali duen jaurtiketa batekin. Luzapenean, Mendiburuk geldiketa ikusgarria egin dio Carolen burukadari berdinketa mantentzeko.
Puntu baliotsua eta landua gure bigarren taldearentzat oso zaila izan den partida batean. Txuri-urdinek laugarren jarraitzen dute sailkapenean eta datorren astean Cornellà jasoko dute Zubietan.
Fitxa teknikoa:
CDE Racing Féminas: Paula M., M. Ortiz (Angela F., min. 58), Cristina, M. Corbacho, Carol, Paulita, Sandra C., Valentina, Ali Ruiz (kap.) (J. Ceballos, min. 18), Mariajo (Ordax, min. 72) eta J. Cabrero.
Real Sociedad B: Mendiburu, Uranga (Urdampilleta, min. 65), Etxeberria (Etxebeste, min. 65), Solozabal (kap.), Agirrezabala, Azpirotz, Arruebarrena (Losada, min. 46), Zunzunegi, Isasisasmendi, Aranburu (Etxarte, min. 82) eta Puy (Olaetxea, min. 90).
Golak: 1-0: J. Cabrero, min. 26; 1-1: Isasisasmendi, min. 84.
Epailea: Martínez Ortiz. Txartel horia erakutsi die etxeko Mariajo eta M. Corbachori eta kanpoko Solozabali.
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin