Belar hockeyko neskek puntu bat eskuratu dute gaur goizean bana berdindu eta gero RC Poloren aurka Bartzelonako Eduardo Dualden. Lehen zatia bi taldeen arteko berdintasunarengatik nabarmendu da. Elisabetta Pacellak lehena izan du kanpora gutxigatik joan den jaurtiketa batean. RC Polok ere izan du berea, baina zutoinak ekidin du gola. Aukera garbi talde bakoitzarentzat, baina atsedenaldira hutsean. Etxeko taldeak aurrea hartu du hirugarren laurdenean. Flor Calvetek penalti korner baten bidez lortu du bat eta hutsekoa. Ospatzeko denborarik utzi gabe iritsi da banakoa. Elisabetta Pacellak, defentsaren lagunzarekin, ipini du berdinketa. Azken laurdenean, Jorge Perezenek aurrera pauso bat eman dute garaipenaren bila, baina ez dute aukerik sortzeko abagunerik izan. Talde txuri-urdinak hiru puntuak lortzen saiatuko da hurrengo asteburuan Bera Beran CH Pozueloren aurka.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin