REAL SOCIEDAD 1-1 SD EIBAR

Puntu bat bakarrik

Vídeo

Realak SD Eibarren aurka berdindu Reale Arenan jokatutako partidan. Barrenetxearen gola Enrichek berdindu du bigarren zatian. Berdinketa justua, Reala ez baita ohi bezain fin aritu.

Napoliko 'balentria' gertatu eta hiru egunera, txuri-urdinek lan bikaina egin dute berriro, eta armaginen aurkako norgehiagokari aurre egin diote, beste ezertan pentsatu gabe. Etxekoen irteera ona izan da, erritmo eta sentsazio onekin. Merquelanzen lapurretak eta ondorengo zentro batek ezin izan du Isakek aprobetxatu aukera argi batean. 20. minutuan, aldaratze baten ostean, Barrenetxeak misil bat sartu du. Gol bikaina. Eibar saiatu da, batez ere Bryan Gilen bitartez, baina ez dute Remiro arriskuan jarri.

Bigarren zatian partidak behera egin du eta donostiarrek ezin izan dute jokoa ohi bezala kontrolatu. Egoera horretan, Enrichen bitartez berdindu dute armaginek. Realak erreakzionatu egin du eta Portu sartu berriak baloia langara bidali du Zalduaren erdiraketa baten ostean. Ondoren, Zubeldiari milimetroz baliogabetutako gol bat eta Enrichen burukada bat zutoinaren kontra. Hor amaitu da partida.

Puntua ez da nahikoa txuri-urdinentzat, baina neurketaren nondik norakoa ikusita, bidezkotzat jo daiteke. Hau ez da gelditzen eta asteazkenean, Camp Noura. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua (kap), Le Normand, Sagnan (Zubeldia, min.58), Aihen, Guevara, Merino (Zubimendi, min.58), Lopez (Silva, min.69), Merquelanz, Barreetxea (Portu, min.63) eta Isak (Bautista, min.63).

SD Eibar: Dmitrovic, Rober Correa, Burgos, Bigas (Rodrigues, min.41), Arbilla, Diop (Sergio, min.76), Exposito, Pozo, Bryan (Pedro Leon, min.91), Muto eta Kike.

Golak: 1-0: Barrenetxea, min.20. 1-1: Enrich, min.65.

Epailea: Diaz de Mera. Txartel horia erakutsi die etxeko Sagnan, Aihen, Zaldua eta Zubeldiari eta kanpoko Exposito, Burgos eta Arbillari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!