SD EIBAR 2-2 REAL SOCIEDAD

Puntu bat batzen dute

Vídeo

Realak bina berdindu du Unben gaur goizean Eibarren aurka, derbi zirraragarri batean, eta markagailuan azpitik bi aldiz joan arren, aurrera jarraitu eta puntu bat lortu dute.

Lehen zatia berdinduta egon da eta bi taldeek aukerak izan dituzte. Etxekoek korner baten irteeran eman dute abisua, Napok egindako burukada batekin. Zorionez, Barbarak atepetik urrundu du baloia. Txuri-urdinek gol aukera onak izan dituzte handik gutxira, Gemmaren erremate batekin (ate gainetik joan da) eta Nerearen erdiraketa batekin (Matlouk desbideratu du langara). Eta Reala ondoen zegoenean iritsi da etxekoen gola, ordu erdiko jokoa bete eta gutxira. Kgatlanak baloia berreskuratu du areatik gertu eta, Nanclares gainditu ostean, gola lortu du. Emaitzari buelta eman beharra zegoen.

Txuri-urdinak partida berdintzeko zorian izan dira aldageletatik igaro eta gero, bi aukera argirekin. Lehenik, Nahikariren jaurtiketarekin eta, jarraian, Nerea Eizagirreren beste erremate batekin. Bietan, Noeliak baloia urruntzea lortu du. Eibartarrek hainbat kontraerasoetan partida erabaki ahal izan dute, eta Nanclares ere bikain egon da hori saihesteko. Amaierarako hamar minutu geratzen zirenean iritsi da berdinketa, Palaciosek area barruan aldaratze bat aprobetxatu ondoren. Pozak gutxi iraun du, etxekoak aurretik jarri baitira, oraingoan penaltiz, Llomparten bitartez. Eta, luzapenean, dena galduta zegoela zirudienean, Franssik, eskuinkada zoragarri batekin, justizia egin du, behin betiko berdinketa sinatuz.

Asteazkenean, Zubietan, txuri-urdinek Real Betis jasoko dute, puntu hori ona egiteko asmoz garaipen batekin. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

SD Eibar: Noelia, Queralt Gómez, Napo (Jujuba, min. 74), M. Llompart (Mar Torras, min. 88), Ruth Alvarez, C. Morera, Noko Matlou, Kgatlana, Aparicio (Ane Campos, min. 93), S. Navarro (Arene, min. 74) eta Elorza (Aida, min. 88).

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia, N. Mendoza, Etxezarreta (Tejada, min. 63), Nuria R. (Itxaso, min. 81), Maitane, L. Baños (Palacios, min. 63), Gemma (Franssi, min. 81), Bárbara (Cecilia, min. 63), N. Eizagirre eta Nahikari.

Golak: 1-0: Kgatlana, min. 33; 1-1: Palacios, min. 80; 2-1: M. Llompart, min. 86 (p.); 2-2: Franssi, min. 91

Epailea: Espinosa Rios. Txartel horia erakutsi die etxeko S. Navarro, Napo, Noko Matlou eta Mar Torrasi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!