REAL SOCIEDAD 2-2 CLUB DE CAMPO

Puntu bikaina

Gure belar hockeyeko taldeak merituzko puntua lortu du Club de Camporen aurka, liderra dena, bi eta bi gelditu ondoren. Patricia Marañak etxekoak aurreratu ditu lehenengo laurdeneko zortzigarren minutuan. Bigarrenean, hasi eta berehala, kanpokoek berdinketa lortu dute. Emaitza honekin iritsi gara atsedenaldira.

Hirugarren laurdenean, hamairugarren minutuan, Maider Altunak bigarren gola lortu du txuri-urdinentzat. Kanpokoek berdinketa eskuratu dute amaitzeko bi minutu falta zirenean eta honekin ez dute porrotik jasan denboraldi osoan. Reala, horrela, zazpigarren postuan kokatzen da. Hurrengo astean SPV Complutenseren aurka jokatuko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!