CD Eldense 2-2 Sanse

Puntu handia

Vídeo

Sansek berdindu egin du gaur goizean CD Eldenseren aurka (2-2). Txuri-urdinek azken unera arte borrokatu dute Nuevo Pepico Amat estadioan liderraren aurka puntu garrantzitsua lortzeko.

Partidako lehen berrogeita bost minutuak nahiko parekatuak izan dira. Hamar minutura, Ander Martin aurkariaren atezaina ezustean harrapatzen saiatu da area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, baina aurrelariaren jaurtiketa kanpora joan da gutxigatik. Manu Nietok ia 1-0ekoa jarri du markagailuan, baina Gonzalez de Zaratek baloia kornerrera urrundu du. Aliacantekoek atera duten kornerrean, Juanto Ortuñok partidako lehen gola egin du aldaratze baten ostean. Txuri-urdinek ez dute zaintza jaitsi eta partida berdintzen saiatu dira. Etxekoek lehen gola sartu eta hamar minutura, Marinek Vallejoren atea gainditzea lortu du, aurrelariak, area txikitik, ez du huts egin.

Bigarren zatian Sergio Franciscoren mutilak gogotsu hasi dira. Bi hegaletatik saiatu arren, ez dute markagailuan aurretik jartzeko zorterik izan. Bigarren zatiaren erdialdean, Aliacanteko taldeak bigarren gola sartu du. Txuri urdinen defentsak, lehenik, lerroaren ertzean egindako gola saihestu du, baina gero Marrerok ezin izan du ezer egin Abaden jaurtiketa gurutzatua saihesteko. Gure filialak saiatzen jarraitu da amaieraraino. Neurketako azken minutuetan, area barrura botatako erdiraketa baten ostean, baloiak Martinezen eskuan jo du eta epaileak ez du zalantzarik izan penaltia adierazteko. Olasagastik, hamaika metroetatik, 2-2koa sartu du.

Partida honetan talde donostiarrak azkenera arte jokatu dute liderraren aurkako berdinketa lortzeko. Sansek partida bikoitza irauli behar izan du. Puntu horrek aho zapore ona uzten die txuri-urdinei, aurkariaren garrantzia kontuan hartuta. Datorren astean Calahorra CDa hartuko dute Zubietan. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa

CD Eldense: Vallejo, Abad, Pajarero (kap.), C. Hernández, Martínez, Estacio (Soberón, min.61), Nuñez (Núñez, min. 72), S. Ortuño, Carnicer (Pardo, min. 72), J. Ortuño (Montes, min. 61) eta Nieto (C. López, min 80).

Sanse: Marrero, Gabilondo, G. de Zarate (Zoilo, min. 67), Arambarri (kap.), Gómez (Magunazelaia, min.63), Gorrotxategi, Cantero, Olasagasti, Marín (Dadie, min. 76), Martón (Aguirre, min. 63) eta Martín (Teijeira, min. 67).

Golak: 1-0 J. Ortuño, min. 22; 1-1 Marín, min. 32; 2-1 Abad, min 67; 2-2 Olasagasti min. 88 (pen).

Epailea: Ruiperez Marín. Etxeko taldeko Abad, C. Hernández, Pardo, Soberón eta López, kanpoko Dadie y Olasagastiri atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!