Realak hutsean berdindu du Sevilla FC taldearen aurka gaur arratsaldean Zubietan. Txuri-urdinek hobera egin dute minutuek aurrera egin ahala, eta bigarren zatian gola sartzeko adina abagune izan dituzte, baina ez dira fin ibili, puntu bakarra batuz.
Lehen zatia oso parekatua izan da, ia aukerarik gabe. Lehen jokaldi arriskutsua Fatouren eskuinkada batekin iritsi da eta Letek kornerrera urrundu du. Txuri-urdinek aukera ona izan dute Andreiaren pase sakon batekin, baina Lucia Pardoren jaurtiketa atezainak gelditu du. Lehen zatiko onena ordu erdira iritsi da, Fatouren bakarkako jokaldi baten ostean, baina ezin izan du jaurtiketa atera bideratu.
Bigarren zatian donostiarren nagusitasuna erabatekoa izan da. Lehen aukera Mirarik izan du, Luciaren pase luze baten ondoren, eta Sullastresek harrapatu du. Neurketako onena, zalantzarik gabe, Nereak botatako falta batean iritsi da. Guridik markagailua irekitzeko aukera paregabea izan du, baina atezainaren geldiketa izugarria izan da etxekoen gola saihesteko. Kanpoko taldeak arrisku pixka bat sortu du kontraerasoan, baina Realaren defentsa sendo azaldu da partida osoan zehar. Txuri-urdinek azken unera arte bilatu dute garaipena; zoritxarrez, markagailua ez da mugitu.
Puntu bat batu ondoren, hurrengo asteburuan garaipenaren bidera itzuli nahi du Realak FC Levante Badalonari bisita eginez.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete, Emma (E. Guridi, min. 61), Lucía, Apari, Izarne (Cecilia, min. 46), Cahynová (Lezeta, min. 86), Andreia, Franssi (Lavogez, min. 46), L. Pardo, N. Eizagirre (kap.) eta Mirari.
Sevilla FC: Sullastres (kap.), Débora G. (Alba López, min. 82), Diana G., Nazareth, Lucía Corrales (Alba Cerrato, min. 82), Alicia, I. Arnaiz, Gemma, Cortés (Julia Torres, min. 60), Lucía Moral (Raquel, min. 71) eta Fatou (Padilla Bidas, min. 71).
Epailea: Sánchez Miguel. Txartel horia atera die etxeko Cahynovari eta kanpoko Cortes, Fatou eta Raqueli.