Ligako azken-aurreko neurketa eta partida handia Anoetan. Realak, Champions League postuetan, Real Madrid jasotzen zuen. Helburua laugarren postua mantentzea zen. Baina ez zen neurketa erraza izan. Madrildarrek ez zuten ezer ez jokoan. Hala ere, abantaila lortu zuten bosgarren minutuan Higuainek sartutako golari eker. Txuri-urdinak partida berdintzen saiatu ziren behin eta berriz. Gipuzkoarrek aukera asko izan zituzten. Aldiz, zehaztasuna falta izan zen eta Callejonek 0-2koa ezarri zuen markagailuan. Hala ere Realak saiakerekin jarraitu zuen eta neurketa berdindu zuen Xabi Prietoren, penaltiz, eta Griezmannen golen bidez. Baina Khedirak Real Madrid-ren hirugarren gola sartu zuen ondoren. Partida amaitzear zegoela Xabi Prietok, 93. minutuan, berdinketa ezarri zuen burukada baten bidez. Puntu oso garrantzitsua izan zen denboraldia laugarren postuan amaitu ahal izateko.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin