Realak hutsean berdindu du SD Huescaren aurka, gehiago merezi izan duen norgehiagokan. Donostiarrek partidaren pisua eraman dute, eta gol aukera nahikoa sortu dituzte, baina ezin izan dute garaipena lortu.
Hasiera lehiatua izan da, nagusitasun argirik gabekoa, baina minutuek aurrera egin ahala, Gorka Alvarezen jokalariak jokoaren jaun eta jabe izan dira, hori bai, aukera argirik sortu gabe. Hala ere, atsedenaldira joan aurretik, Lezetak lehen zatiko aukerarik argiena izan du: Etxebestek ezkerretik erdiratu, penalti puntuan Aretxabaletakoa aurkitu, eta azken honek, bisitarien zutoina urratuz, kanpora bidali du baloia.
Aldageletatik igaro ondoren, norgehiagokak ildo beretik jarraitu du, etxekoen nagusitasuna izanik, baina arrisku handirik sortu gabe. Minutu batzuen ostean, azken ordu laurdenean sartzen ari zirela, Gorka Alvarezen jokalariak gol aukera oso onak sortzen hasi dira: aukera bikoitza Isasisasmendiren langa eta Chanconek desbideratutako jaurtiketa, azken honek, bakarkako jokaldi on baten ondoren, atezainaren aurrean bakarrik geratu eta hark eragotzitakoa, edota, kanpoko ateainak geldiketa bikain batekin alderatu duen Urangaren urruneko jaurtiketa.
Zapore gazi-gozoko puntua, Realak gehiago merezi izan baitu norgehiagoka horretan. Datorren astean zelai zaila bisitatuko dute, Wanda Alcala de Henaresera joango baitira Atletico Madrid C-ren aurka jokatzeko.
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad B: Mendiburu, Uranga, Solozabal, Azpirotz, Etxebeste (Ixiar Puy, min. 84) El Amraoui, Isasisasmendi, Lezeta, Zunzunegui (Patricia Mugabure, min. 72), Chacon eta Echarte (Garazi Aranburu, min. 58),
SD Huesca: Alba Hoyas, Paz Sánchez, Luisa Olmedo, Iris Arnas, Esther Sancho, Yolanda Palomino, Cristina Díaz (Laura Linares, 71, min.), Royo Sanjuan (Yamila Badell, 84’), Beatriz Parra (Morita Hirono, 61), Yuki Nakata (Laura Palomino, 71) eta Cristina Manogué (Carolina Morales, 84)
Epailea: Nuria Mancebo. Etxeko Lezeta zein kanpoko Linares y Luisa Olmedo zigortu ditu.