CULTURAL Y DEPORTIVA LEONESA – SANSE (LARUNBATA, 18:00)

Puntuen beharra

Sanse Leonera joango da larunbat honetan Cultural y Deportiva Leonesaren aurka jokatzeko. Txuri-urdinek puntuak behar dituzte etxean Sestao Riverren aurka galdu ostean. Zubietatik urrun partida hobeak jokatzen ari direnez, donostiarrak prest daude altuerako eszenatoki batean bertsiorik onena eskaintzeko. Leongo taldea, bere aldetik, playoff postuetan sartzeko borrokan dago eta garaipena behar du ez urruntzeko. Dena ematera. Aupa Sanse!

UD LOGROÑES – REAL C (IGANDEA, 18:00)

Gure hirugarren taldeak Las Gaunas historikoa bisitatuko du igande honetan UD Logroñesen aurka jokatzeko. Txuri-urdinak etxeko lanak eginda datoz iragan asteburuan Brea mendean hartuta eta multzoko talde onenetako baten aurka lehiatzea dute helburu.

PARTIDAK ZUZENEAN

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

Larunbata:

10:30 Infantil Txikia – Kostkas Mariaren Bihotza CD (RSTV)

13:15 Infantila – Martutene KE ‘B’ (RSTV)

15:30 Euskal Kadetea – Romo FC (RSTV)

15:30 Emakumezkoen D taldea – Añorga KKE (RSTV)

18:00 Emakumezkoen B taldea – SD Huesca (RSTV)

Igandea:

10:15 Emakumezkoen C taldea – Oiartzun KE ‘B’ (RSTV)

12:15 Ohorezko Jubenila – Santutxu FC (RSTV)

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!