YASUDA GROUPEKIN AKORDIO AURKEZPENA

"Real handiago, polit eta ilusioz beterikoa"

Vídeo

Yasuda Group gure kide estrategikoarekin lortutako akordioak gaur goizean izan du aurkezpen ofiziala komunikabideen aurrean. Jokin Aperribay presidente txuri-urdinak eta Keisuke Yasuda, Yasuda Group-eko zuzendari exekutiboak agerraldia egin dute Reale Arenako auditorioan, datozen hiru denboraldietarako bi erakundeen arteko harremana irudikatzeko. 

Jokin Aperribaik adierazi duenez, "oso pozik eta ilusioz gainezka gaude orain hasi dugun harreman estrategiko honekin. Eskerrak eman nahi dizkiot Yasuda Groupi gugan jarri duen konfiantzagatik. Denbora daramagu iraunkortasunaz hitz egiten, Europan behin eta berriz egoteaz, eta, horretarako, gakoetako bat nazioartean garatzea da, erakundeekin, enpresekin... aliantzak eginez. Akordio honek ondokoa esan nahi du: nazioarteko garapena, Realaren presentzia munduan, beste kultura batzuetatik ikastea eta etorkizunari ilusioz, hazkundearen ideiaz eta Real handiago, polit eta ilusioz beteriko bat izateko anbizioz aurrera egitea". 

Keisuke Yasudak, berriz, eskerrak eman nahi izan ditu aukera honengatik. “Etxean bezala sentitzen ari naiz, jende zoragarriarekin egin dut topo hirian. Eskerrik asko Realeko kide izaten uzteagatik. Urte asko daramatzagu entretenimenduaren munduan eta kirolaren eta futbolaren munduan sartzea nire ametsetako bat da. Pertsona asko hona etortzeko, hazteko, pertsona gisa trebatzeko eta futbolari profesional izateko zubia izan nahi dugu”. 

Agerraldia amaitu ondoren, Zubietako instalazioetara joan dira, eta bertan lehen taldeko kideak ezagutu dituzte. Roberto Olaberen eskutik, gure kirol-hiria zeharkatu dute, bai profesionalek bai harrobiko jokalariek egunero lan egiten duten lekua bertatik bertara ikusteko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!