BAZKIDEENTZAKO ETA RS FANSENTZAKO FORMULARIOA BIHARTIK AURRERA

Real Madriren aurkako partidara joateko aurretiko izen-ematea

Datorren igandean, maiatzak 26, Realak Real Madrid CF taldearen aurka jokatuko du Zubietako z7 zelaian (16:30ean). Eserleku kopuru mugatua dela eta, gure bazkideak eta RS Fansak soilik sartu ahal izango dira zelaian, baina aldez aurretik erreserba-formularioa bete beharko dute.

Prozesua aurrekoen berdina izango da. Zure bazkide edo RS Fan sarrera eskatzeko, izena eman beharko duzu. Bazkideentzako erreserba formularioa bihar, maiatzak 22, asteazkena, 12:00etan aktibatuko da, eta eserleku kopurua bete ondoren itxiko da. Edukiera beteko ez balitz hilaren 24an, ostirala, 12:00etan izango da izena emateko azken unea. Egun horretatik aurrera sarrerak geldituko balira, leihatilan jarriko lirateke salgai partida baino ordubete lehenagotik.

Eserlekuak inskripzio ordenaren arabera esleituko dira. Formularioa bete eta bidalitakoan, izena eman duen bazkideak berrespen-mezu elektroniko bat jasoko du. Mezu hori (inprimatuta) sarreran aurkeztu beharko du, sarrera eskatzeko erabili den txartelarekin batera (formatu fisikoan edo digitalean). Sei urtetik beherako haurrekin etorriko diren helduek “Bat,bi, hiru, lau, bost, sei” txartela aurkeztu beharko dute.

Bihar 12:00etatik aurrera eman ahal izango duzu izena.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!