LaLiga Santander 13. jardunaldiari dagokion partida, Reala eta FC Barcelonaren artekoa, kluba laguntzeko egun erdia izango da. Neurketa azaroaren 27an, 20:45etan, jokatuko da. Azaroaren 3an, osteguna, gehigarria bere kontu korronteetan kargatuko zaie bazkideei. Hilaren 15erako kargua jaso ez dutenek klubarekin harremanean jarri beharko dira. Banketxeetan helbideratua ez duten abonatuei hurrengo egunetan igorriko zaie ordainketa abisua eta lehenbailehen ordaindu beharko dute. Bi kasuetan, ordaintzeko epea hilaren 24a izango da. Ordaindu ezean, bere eserlekua salgai jarriko da lehiatilan. Partidara sartzeko kluba laguntzeko gehigarriak ordainduta egon behar du. Zatikatutako ordainketa sistema duten abonatuek egunean izan behar dute 2016eko hitugarren zatikatutako ordainketa. PREZIOAK KLUBA LAGUNTZEKO EGUN ERDIA´Betikoa´ kategoriako abonatuek ez dute 'Klubaren aldeko egun erdia' ordaindu beharko. ´Betikoa´ kategoria 65 urte baino gehiago eta Realaren bazkide 25 urte jarraian daramatenak dira. Kategoria hau eskatu duten abonatuei ez zaie kargurik pasako.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin