Reala eta Donostia izan dira astean zehar nazioarteko hedabideen gune nagusiak, bihar Realak eta Athleticek jokatuko duten derbia dela eta. LaLigaren eskutik, nazioarteko telebista eta hedabideek zuzenean ezagutu dute kluba, bere filosofia eta lan egiteko modua, bai Reale Arenan bai Zubietan. Guztira, lau bidai-taldek bisitatu dituzte instalazio txuri-urdinak: Media Day bat nazioarteko telebista-operadore nagusiekin eta elkarrizketak, hamabi nazionalitatetako hedabideekin osatutako press-trip bat, kazetarien eta influencer-en Liga Experience bat Norvegiako eta Japoniako hedabideekin eta, azkenik, 50 babesle inguru dituen merkataritza-ordezkaritza bat. Derbiaren eta partidaren atarikoaz gain, gainerako euskal taldeak ezagutzeko eta Donostia bisitatzeko aukera izan dute.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin