Pablo Ardanaz, Goodballeko Nazioarteko Negozio Arduraduna

"Reala bidai lagun onena da"

Real Sociedad eta Goodball-en arteko harrmena hasi besterik ez da egin, baina bi erakundeen arteko erlazio etengabea izaten ari da eta errentagarria izango da bi erakundeen etorkizunerako. Harreman horren esparruan, Goodball-eko Nazioarteko Negozioen Arduraduna den Pablo Ardanazek gure hiria bisitatu zuen orain dela egun gutxi gure Klubean gehiago murgiltzeko.

Ongi etorri Donostiara! Ze iruditu zaizu hiria?

Eskerrik asko! Iruñeko naiz, beraz, ez da hemen nagoen lehen aldia. Pozgarria da beti Donostira etortzea eta, orain, maizago bueltatzeko aitzakia badut.

Estadio berria ezagutu duzu.

Ikusgarria da, maila guztietan. Zaleentzat, jokalarientzat, Klubarentzat eta babesleentzat. Munduko estadio askotan egon naiz eta Reale Arena ez da horiek baino gutxiago. Izan ere, estadio berria izan zen gure marka Realarekin bat egitearen arrazoietako bat.

Zergatik aukeratu duzue Reala zuekin bidea egiteko?

Plataforma berritzailea gara, etengabe zerbait berria sortzen saiatzen ari dena, adimen artifizialean eta datuen tratamenduan oinarritutako produktuak garatzen dituena. Real bikotekide onena zela iruditu zitzaigun, izan ere, teknologia berrietan inbertitzen ari den kluba baita eta, gainera, bere zaleei eta babesleei eskaintzen dizkien zerbitzuak hobetzen saiatzen ari da. Lehenengo elkarrizketan ikusi genuen gauza asko genituela amankomunean.

Esan iezaguzu gehiago GoodBall-i buruz.

Konpainia teknologikoa gara. Guretzat eta beste enpresentzat aplikazioak garatzen ditugu. GoodBall gure azken aplikazioa da, futboleko albisteen ataria, gure ahotsaren errekonozimenduko softwarearekin batera, erabiltzaileei aplikazioarekin elkarreragiteko aukera ematen diona.

Esan genezake iPhoneentzat Siri bezalako zerbait dela?

Bai, analogia ona da. Hala ere, gure laguntzaile birtuala futbolean espezializatuta dago. Jokalari guztiei buruzko informazio pertsonala eska dezakezu, zenbat aldiz jokatu duen galdetu dezakezu, noiz den bere urtebetetzea edo ezkerra edo eskuina den. GoodBall-ek galdera horien guztien erantzuna du, klub mailan ere bai. Gaur egun, gure teknologia txinatar hizkuntzan bakarrik dago eskuragarri eta pena da Realzaleek eta LaLigaren jarraitzaileek oraindik ezin gozatu izana.

Zer espero duzu Realarekin adostutako akordio honekin?

Lehenik eta behin gure helburua markaren hedapena handitzea zen eta lortzen ari gara. Txinan LaLiga gero eta ezagunagoa da. Gainera, Realak denboraldi hasiera bikaina egiten ari da eta, beraz, asko dira euren partidak ikusteko interesa duten zaleak. Alderdi horretatik oso pozik gaude. Bestalde, klubarentzat eta gure enpresarentzat garrantzitsuak izan daitezkeen produktu berriak garatzen dituzten kolaboratzaileak aurkitzen saiatzen ari gara.

Laster bueltan ikusiko zaitugu?

Bai, hurrengoan lan talde handiago bat gerturatuko gara Donostira eta Reale Arenara etorriko gara Realaren partida bat ikusteko. Datozen hilabeteetarako etorkizunean izan ditzazkegun kolaboratzaileen gaia ere sakonki tratatuko dugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!