Reala zelaian gertatzen dena soilik ez da. Askoz gehiago da. Reala bizitzeko modu bat da, izateko modua, gizartean parte hartzeko modua bere printzipio eta baloreetan oinarrituta.
Horren adibide argia gure beteranoek, orain dela 3 urtetik hona FEAVF-i esker (Futbolista Beteranoen Elkarteen Espainiako Federakuntza) egiten dituzten erreminiszentzia tailerrak dira. Espainian 2012an hasi ziren hauekin Eskoziatik ideai ekarrita.
Proiektu honetan narriadura kognitiboa duten pertsonekin lan egiten da bere bizi kalitatea eta bere familiena hobetzeko (egoera emozionala hobetu, zaintzaileran karga murriztu, memoria hobetu, autoestima handitu…).
Garrantzitsuena ondokoa da: futbolaren bidez errekuperatu ahal izatea gaztetasun eta heldutasuneko oroitzapenak, era horretan pertsona nagusien narriadura kognitiboa murrizteko.
Kurtso honetan gure beteranoak zenbait adimen osasuneko zentrotan izan dira erreminiszentzia tailer hauek aurrera eramateko. Pasa den asteartean Beasaingo Aita Menni zentroan izan ziren kurtso honetako azken tailerra egiteko. Real Sociedad TV han izan zen.
*Baliteke irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzea; beraz, irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, pdcp.fundazioa@fundazioa.realsociedad.eus posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. Dagokion pribatutasun-politika honako esteka honetan aurki daiteke: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/197/7/25520b43-ddae-4f1d-89dc-55bd750aa327.pdf
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin