‘Reala Zuzenean’ rock euskaldunaren erritmora itzuliko da. Bihar, Manchester Uniteden aurkako Europako partida dela eta, Huntza talde ospetsuak partida aurreko giroa eta saltsa jarriko ditu Reale Arenako eszenatokitik. Ez da faltako, noski, ‘Aldapan gora’ abesti ezaguna, youtubeko historian gehien ikusi den euskarazko bideoklipetako bat.
Aldez aurretik joan
Huntzaren emanaldia 18:30ak aldera hasiko da, beraz, bazkideei aldez aurretik zelaira joatea gomendatzen diegu, euren musikaz denboraz gozatzeko aukera izan dezaten. Atsedenaldian ere entzungo dira bere gai nagusietako batzuk.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin