Reala Mexikoko Monterrey hirian da jada, bertan jokatuko du aste honetan Amerikan jokatuko dituzten bi prestaketa-partidetatik lehena. Txuri-urdinak Atletico Madriden aurka arituko dira ostegun goizaldean Estadio BBVAn.
Prestakuntza aste honetarako, Realaren koloreak beste kontinente batean erakusteko balio izango duena, Imanolek ondorengo jokalariak aukeratu ditu: A. Remiro, A. Sola, Zubimendi, Zubeldia, Barrene, Merino, Carlos Fdez., Oyarzabal, Cho, Aihen, Take, Rico, Traore, Navarro, Gorosabel, Pacheco, Turrientes, Brais Mendez, Le Normand, Olasagasti, G. de Zarate, Karrikaburu, Marin, Ayesa, Marrero, Gomez, Martin, Lebarbier.