Realak garaipen garrantzitsua lortu du arratsaldean Sadarren. Txuri-urdinak puntuak lortu dituzte neurketa serio eta eraginkorrean. Juanmiren gola atsedenaren ertzean eta gorritxoek bere atean azken txanpan satutakoak kurtsoko lehen hiru puntuak eman dizkiote gipuzkoarrei. Zapore eznhobea duen garaipena. Donostiarrek iniziatiba eraman dute hasieratik, baina ez ziren aukerak iristen. Etxekoak ere ez zire Rullirengana iristen, nahiz eta aireko jokoan indartsu aritu. Partida lasai zegoen eta, bat batean, Juanmiren golak markagailua ireki du. Zurutuzak baloia lapurtu du eta gola iritsi da. Oyarzabalek Juanmiri baloia utzi dio sareetara bultzatzeko. Bigarren zatian Reala kondo gidatu du neurketa. Etxekoen bultzadagatik ohikoak izaten diren aukera askeak kenduta, donostiarrek ez diete ia aukerarik eskeini gorritxoei. Horrela, kontraeraso pare batean bigarrena ez da urruti egon, baina azken metroetan ez dute ondo erabaki. Aldiz, nafarrentzat zorte txarreko jokaldian, Unaiek bere atean sartu du balia huts eta bikoa eginez eta lasaitasuna emanez gipuzkoarrei azken txanparako. Realak etorkizunera baikortasunez begiratzeko garaipena lortu du, are gehiago datorren asteburuan liga egongo ez dela jakinda. Liga ez, baina bai partida, lagunartekoa kasu honetan. Mendizorrozan Alavesen aurka erritmoa irabazten jarraituko dute. Ficha técnica: CA Osasuna: Nauzet Pérez; J. Flaño (Aitor Buñuel, min. 8), David García, M. Flaño (cap.), Unai García, C. Clerc; De las Cuevas, Oier, Frán Mérida; Oriol Riera (Sergio León, min. 63), Jaime (Kenan, min. 74). Real Sociedad: Rulli; Zaldua (Aritz, min. 57), Mikel, I. Martínez, Yuri B.; Illarra; R. Pardo, Zurutuza; X. Prieto, Oyarzabal (M. Bergara, min. 82), Juanmi (Carlos V., min. 66). Golak: 0-1: Juanmi, min. 45+1; 0-2: Unai García (b.a.)., min. 81 Epailea: Álvarez Izquierdo. Txartel horiak M. Flaño eta Unai García etxekoentzat eta Mikel kanpotarrarentzat.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!