Realak eta Kutxabankek lankidetza hitzarmenaren oinarriak finkatu dituzte

Realak eta Kutxabankek bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena berritzeko baldintzak adostu dituzte, finantza erakundeak historian zehar talde txuri-urdinarekin izan duen loturaren haritik. Gaur lortu den aurreakordioaren arabera, erakunde biak lotzen dituen babes-kontratua 10 urtera zabalduko da –5 urte iragandakoan berrikusita–. Honela, Kutxabankek Klubarentzat inolako kosturik gabe hitzartutako zenbateko ekonomikoa aurreratuko luke. Gainera, finantza erakundea prest dago, beste behar batzuen artean, Anoetako kirol instalazioetan eta inguruetan egin beharko liratekeen birmoldaketa lanen ekarpen publikoak finantziatzeko. Aurreakordioaren ezaugarri garrantzitsuen artean, azpimarratzekoa da egitasmoan Kutxa Banka Fundazioak parte-hartuko duela. Honela, Realarekin elkarlanean Gipuzkoarekin zerikusia duten izaera sozial, solidario eta kulturaleko hainbat ekintza burutuko lituzke, kirol-azpiegiturak zonaldeko enpresen, ikasleen, heziketa-egitasmoen eta digitalizazioaren eskura ipiniz. Konpromiso honen arabera, Kutxabanken eta Kutxaren irudiek Anoetako eta Zubietako kirol instalazioetako euskarri finkoetan jarraituko dute, eta Realaren janzkera ofizialetan ere ikusi ahal izango da Bankuaren logotipoa datorren igandeko ‘derbitik’ aurrera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!