Reala eta Alaves akordio batera iritsi dira Javi Lopez talde txuri-urdinean jokatzeko. Realak, era berean, 29-30 denboraldia amaitu arte lortu du akordioa jokalari kanariarrarekin.
Javi Lopez Santa Cruz de Tenerifen jaio zen 2002ko martxoaren 25ean. CD Orotavan eta CD Tenerifen jokatu ondoren, 15 urterekin Alavesen harrobian sartu zen. Gasteiztarren beheko maila guztietatik igaro zen eta 18 urte besterik ez zituela debuta egin zuen Arabako lehen taldearekin Lehen Mailan. Gaztea izan arren, Javik 92 partida jokatu ditu babazorroen elastikoarekin. Ezker hegaleko postuan ere internazionala izan da Espainiako selekzioaren beheko mailetan. Orain Realera iristen da ezker hegalean bere errendimendu onena emateko. Ongi etorri, Javi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin