Realak akordioa lortu du Jonathas de Jesus jokalaria fitxatzeko. Behin Elche FC-rekin bere harreman kontraktuala gaindituta, non iaz jokatu zuen, klub txuri-urdinak akordioa lortu du jokalariarekin eta Associação Maga Esporte Cluberekin, bere herrialdeko kluba eta bere eskubide federatiboen jabea. Belo Horizontetik gauean egan egin eta gero eta Lisboan eskala egin ostean, aurrelari brasildarra goizean iritsi da Donostiara eta arratsaldean azterketa medikua gainditu du Policlinica Gipuzkoan. Jonathas bost urtez batu da Realarekin eta azken orduan sinatu du bere kontratua Anoetako bulegoetan. Aurkezpen ofiziala, bihar 18:00etan AnoetanBihar Jonathasek bere lehen eguna biziko du txuri-urdin jokalari bezala. Realaren fitxaketa berria bihar arratsaldeko 18:00etan aurkeztua izango da Anoetako Estadioan. Lehenengo, komunikabideen galderak erantzungo ditu prentsa aretoan eta, ondoren, zelaira aterako da zaleak agurtzera. Arratsaldeko 18:00etatik aurrera Estadioko 2 eta 27 ateak zabalduko dira.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin