Gabonetako oporrekin batera, Gipuzkoan egiten den eta hain garai berezi hauetan txikienen artean dibertsioa gehien sustatzen duen ekitaldia egingo da Irunen: Ficobako Haurren Gabonetako Parkea (PIN) , eta Reala ere bertan egongo da.
Jai hauetan, Ficobako PINa da 3 eta 13 urte bitarteko haurrek gehien irrikatzen duten aisialdirako baliabideetako bat. Guneak 3 pabilioi ditu, non heziketa jarduerak, jolas kooperatiboak, tailerrak, teknologia berriak eta erabateko dibertsioa aurkitu ditzakegun, ekitaldi ludiko hauetan ohikoak diren atrakzioekin konbinatuta.
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
Abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra arte, Realak leku bat edukiko du (2 Pabilioia) eta leku horretan hainbat jarduera egiteko aukera egongo da, gure begiraleen laguntzarekin. Esaterako, giza futbolinean jolastu ahal izango da,puzgarriak egongo dira, futbol zelai puzgarri bat muntatuko da, eta multikiroleko beste jarduera batzuk ere bai. Gabon hauetan, PINen ikusiko dugu elkar!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin