Hemen da 2021-22ko posterra

Realaren bihotza

Hemen da 2021-22ko posterra! Gaur argitaratu da denboraldi honetarako lehen taldearen posterra. Jada gure denda ofizialetan eskuragarri dago. Oraingo honetan, irudia leku sinboliko eta berritu berri batean atera da: Reale Arenako aldagelan.

Jaso ezazu gure denda ofizialetan

Hemen deskargatu ahal izateaz gain, gure bazkideek doan eska dezakete gure dendetan; gainerako zaleek, berriz, Realaren denda ofizialetan (Reale Arena, Elkano kalea eta online denda) edozein erosketa bat eginez lor dezakete. Erosketa bat eginez posterra oparituko dizugu (izakinak agortu arte). Gainera, beste urte batzuetan bezala, gure babesle ofizialetako batzuek ere banatuko dute.

Klikatu hemen, erosi gure online dendan eta posterra bidaliko dizugu

Aztertu Reala AR-ekin!

Reala AR, errealitate areagotuari buruzko Realzale App-aren funtzionalitate berria, aktibatu berri den honetan, keinu txiki bat ezarri dugu posterrean. Reala AR kamerarekin enfokatzen baduzu, posterraren making of-aren bideoa ikusi ahal izango duzu.

Klikatu hemen Reala AR-i buruzko informazio gehiagorako

Liderraren ‘gotorlekua’

Horrela, LaLiga Santanderreko egungo liderraren 'gotorlekuak’ leku enblematikoen lekukoa hartuko du: Txindoki mendia (2010-11), Flysch-a (2011-12), Oianlekuko pagadia (2012-13), Aranagako harrobia (2013-14), Getariako portua (2014-15), Miramar jauregia (2015/2016), Igartza jauregia (2016/2017), Hondarribiko Armen Plaza (2017/2018), Zarautzeko hondartza (2018/2019), Reale Arena (2019-20) eta Aiako Harria parke naturala (2020-21).

Ondorengo egunetan emakumezkoen posterraren berri izango dugu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!