Realak San Mames bisitatuko du gaur gauean Athletic Cluben aurka derbia jokatzeko. Txuri-urdinak Errege Kopako lehen kanporaketa gainditzetik eta, batez ere, Europako talderik onenari, FC Barcelonari, irabaztetik datoz partida izugarri batean. Orain, dinamika onari jarraipena eman nahi diote beti berezi den norgehiagoka batean.
Ernesto Valverderen taldea zortzigarren postuan heltzen da neurketara, donostiarrak baino bi puntu gehiagorekin. Denboraldi honetan Europan jokatzen ari dira, aurreko ikasturtean Kopa irabazi eta liga bosgarren postuan amaitu ondoren. San Mamesen, ohi den bezala, oso indartsuak dira eta gotorleku batean bihurtzen dute beraien zelaia, azken urtean partida bakarra galduta (abuztuan Atletico de Madriden aurka).
Hiru puntu baino gehiago jokoan. Partida hauek xehetasun txikitan erabakitzen dira eta hasieratik amaieraraino borrokatu eta lehiatu beharko da garaipena lortzen saiatzeko. Konfiantza osoa gureengan. Haiengatik, guregatik, Realagatik. Derbiaren bila. AURRERA REALA!!!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin