Realaren parte hartzea Olinpiar Jokoetan

Olinpiar Jokoen 100 urte baino gehiagotako historian zehar, Realeko kirolari ugari izan dira haien ametsa egi bihurtzeko aukera izan dutenak. Haietako askok beraien urratsa utzi dute domina batekin edo ezin ahaztu daitezkeen jokabideekin. 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoak, 1928ko Amsterdamekoak edo 1920ko Anberesekoak izan dira, ziur asko, txuri urdin historiako garrantzitsuenak. Futbol mailan, 1996etik Iñigo Martinez Reala ordezkatzen duen lehen jokalaria izango da. Urte horretan Iñigo Idiakez eta Agustin Aranzabal izan ziren Olinpiar Jokoetan parte hartu zutenak. Azken hauek selekzioaren funtsezko bi jokalari izan ziren, baina final-laurdenetan galdu egin zuten Argentinaren aurka. 1992an Realaren harrobian egindako, baina beste taldeetan aritzen zirenak, bi jokalari izan ziren, David Billabona eta Mikel Lasa. Hauek urrezko domina lortu zuten Bartzelonako Olinpiar Jokoetan. Montreal 1976an Realak bi ordezkari nagusi izan zituen: Luis Arconada eta Santi Idígoras. Lau urte pasa eta gero, beste txuri urdin batek Mosku 1980ko Jokoetan parte hartu zuen: Agustín Gajate, hain zuzen. Amsterdameko Olinpiar Jokoak, 1928. urtean, Realak inoiz baino ordezkari gehiago izan zituen. Bederatzi futbolariek momentu historikoa bizitzeko aukera izan zuten: Amadeo Laborta, Paco Bienzobas, “Cholín”, “Kiriki”, Jesús Izaguirre, Ángel Mariscal, Martín Marculeta, Trino Arizkorreta eta Txomin Zaldúa. Azken Joko hauek Kopa ospetsu finalen erdian ospatu ziren, Realak Santanderren Bartzelonaren aurka jokatu zituenak, hain justu. 1920. urtean, Realak Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz. Anberesetik hiru jokalari itzuli ziren zilarreko dominarekin: Juan Artola, Silverio Izaguirre eta Mariano Arrate. Realeko ordezkaritza ez da soilik futbolera mugatu. Belar - hockeya eta atletismoa izan dira txuri urdin parte hartze handia izan duten beste bi kirolak. Seguru aski, Bartzelonako Olinpiar Jokoak ahaztezinak dira. Belar-hockeyaren selekzioko bost jokalariak, Mª Carmen Barea, Nagore Gabellanes, Silvia Manrique, Teresa Motos eta Maider Tellería, Donostiara itzuli ziren urrezko dominarekin. Maider Tellería donostiarrak Olinpiar Jokoetan gehien parte hartu duen Realeko jokalaria izan da, bi kirolari txuri urdin bezala eta beste bi talde desberdinekin. Sidney 2000 eta Pekín 2008 Jokoetan gure Klubeko atleta gisa jokatu ostean, Mikel Odriozolak Londres 2012an bere hirugarren parte hartzea lortuko du, baina, oraingoan, Errenteria taldeko ordezkari bezala. Realeko kirolari olinpikoak

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!