"Penaltietara iritsi ginen eta... No pasa nada, tenemos a Arconada". Hauxe bera etortzen zaigu burura zaleoi 1987ko Koparen titulua oroitzen dugunean: lasai, Arkonada daukagu. Baina Bixio Gorrizek esateak, naturaltasun guztiarekin gainera, gure Irungo kondairaren apaltasun handia erakusten du.
Une hori eta beste asko bizi izan ziren Reale Arenako Tourrean, zeina Realek antolatu baitzuen BStadium-ekin lankidetzan. Bixioren jatortasunak, beste kondaira bat, Mitxel Loinaz, alboan zuela, liluratu egin zituen gure One Club Manekin batera estadioan barrena ibili ziren hamabost bat realzaleak.
Tourra, udan martxan
Laster, aurreikusita dago legenda duen beste tour bat aktibatzea. Bitartean, gogora ekarri nahi dizugu Reale Arenako Tourra martxan dagoela oraindik, eta ikusle-mota guztientzat diseinatutako bisita bat dugula, mugikortasun murriztua duten pertsonei egokitutako ibilbide batekin eta hainbat hizkuntzatan eskuragarri.
Egin klik HEMEN informazio gehiago eta ordutegiak eskuratzeko
Bisitaria Europako estadio abangoardistetako batean sar daiteke, eta honako hauek ezagutu ditzake: auditorioa, taldearen autobusa iristen den aparkalekua, trofeo garrantzitsuenak biltzen dituen tunela, kondairen paseoa, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta presidentzia-palkoa. Bisitak esperientzia birtual bat ere badu.
Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.
Sarrerak eta prezioak
Sarrerak
tourinteractivorealearena.eus atarian eros daitezke, eta eskuragarri daude
hurrengo egunetarako. Leiho berriak gehituko dira, Reale Arena bisitatu ahal
izateko.
14 urtetik beherako bazkideak eta RS Fan: 5 euro
14 urtetik beherako ez bazkideak: 9 euro
14 urtetik gorako bazkideak eta RS Fan: 10 euro
14 urtetik gorako ez bazkideak: 16 euro
Bost urtetik beherakoentzako sarrera doakoa da.
Ordutegiak
Kontsultatu egutegia (aldaketak egon daitezke partidak edo ekitaldiak izanez gero Reale Arenan).