Realeko atletak, Espainiako Txapelketan dena ematera

Atletismo denboraldiari oso gutxi falta zaio amaierara iristeko eta bai bihar bai igandean urteko txapelketarik berezienetako bat ospatuko da. Gijonen aire zabaleko Espainiako Txapelketa absolutua ospatuko da. Realeko atletek ahalik eta onena ematen ahaleginduko dira eta sasoi onean daudela erakutsi nahi dute. Guztira, 17 atleta txuri-urdinek parte hartuko dute.Hauek dira sailkatu diren Realeko atletak:100: David Arques 400: Gen Abreu eta Christian Barbero 800: Sergio García 1.500: Pablo Muñoz 5.000: Ricardo Rosado 10.000 ibilketa: Mikel Odriozola eta Mario Sillero 400 metroko hesi-lasterketa: Mikel Martínez Luzera: Asier San Sebastián, Igor Legarda eta Iñigo Uribarren Jauzi hirukoitza: Iñigo Uribarren eta Pablo Cid Altuera: Pedro Zamorano Pertika: Istar Dapena Mailua: Servando Rivas Gainera, klubeko bi erreleboek txapelketa itxiko dute. 4x100 txapelketako taldeak (Octavian Mihail, Imanol Gil, Orkatz Beitia eta David Arques) 7. kaletik aterako da. Helburua, aurreko urtean Castellonen lortu zuten urrea errepikatzea da. 4x400 txapelketako taldeak (Christian Barbero, Gen Abreu, Itoitz Rodriguez eta Mikel Martínez), berriz, 8. kaletik aterako da. Arratsaldeko jardunaldiak (larunbata eta igandea) zuzenean jarraitu ahal izango dira Teledeporte-tik eta Atletismoko Espainiako Federazioak emaitza guztiak publikatuko ditu bere web orrialdean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!