#realzaleakgara

Realzale App, beti gehiago

Realzale App-ak, Realaren aplikazio ofizialak, hazten jarraitzen du. Gaur funtzionaltasun gehiago gehitu zaizkio bere Beta bertsioan. Hemendik aurrera, RS Live eta Fan Wall plataformak ikusi ahal izango dira, zure taldearen hurrengo partidaz gain.

RS Live-ri esker, gure gaurkotasuna jarraitu ahal izango duzu minutuz minutu. Fan Wall-ean berriz, gure zaleek bere sare sozialetan txuri urdin harrotasuna erakusten diztuzten argazki onenak argitaratuko dira.

 estalde, gizonezko lehen taldearen eta emakumezko taldearen gaineko eduki gehiago gehitzearen zain, Beta bertsio honetan jada Realaren hurrengo partidaren oinarrizko informazioa irudikatzen da. Ez da bakarra izango. Inola ere. Realzale App-ak etengabeko garapenean jarraitzen du.

5.000 deskarga baino gehiago

Beta bertsio bat izan arren eta gure zaleen zerbitzura hilabete bat bakarrik eramateaz gain, Realzale App-ak 5.000 deskarga lortu ditu. Doan deskarga daiteke edozein mugikorretatik, Google Play Store-n eta App Store-n bitartez.

Behin instalatuta, izena eman eta lotura egin dezazun gomendatzen dizugu bere aukera guztiez gozatu ahal izateko. Jada daudenak eta etorriko direnak. www.realsociedad.eus-en izena emanda bazaude, ez zara berriro erregistratu behar. Gure webean erabiltzen dituzun posta elektronikoa eta pasahitza berberarekin logeatu eta kito!. Eta alderantzizkora ere. Oraindik gure webean izena eman ez baduzu, Realazale App-etik egin ezazu eta, une horretatik aurrera, bi plataformetako aukera guztiez gozatuko duzu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!