2017ko itxiera

Realzale Programak 80.000 puntu baino gehiago oparituko ditu

2018. urtearen hasierarekin bat, Realzale Programaren (Leiala-Incondicional) lehen emaitzak iritsi dira dagoeneko. Datorren urtarrilaren 7an urteko lehen itxiera egingo da, eta joan den irailaren 8tik sortutako behin betiko deskontuak ikusaraziko dira, egun hartan aktibatu baitzen Programa.

Deskontu handiak iragartzen dira, Realzale Programak 4 hilabete besterik ez duen eta ibiltzeko bide asko dagoen arren. Urteko lehen itxierarako 3 egun falta direlarik, famili txuri-urdinak (bazkideak, akziodunak, RS Fanak eta RS Lagunak) 80.000 puntu baino gehiago pilatu ditu elkartutako marketan kontsumitzeko. Bazkideei dagokienez, zenbateko hori euro kopuru bat bihurtu da, Anoetara zenbat joaten diren.

6.000 bazkide inguru ari dira jada Realzale Programaz baliatzen. Puntu horietako gehienak beraiek sortu dituzte, izan ere, Programaz baliatzen lehenengoak izan ziren. Ondoren, akziodunak eta RS Fanak gehitu dira Programara, eta RS Laguna figura ere agertu da, eta egunetik egunera hazten ari da eta puntuak pilatzen, norberaren zein hirugarren baten mesedetan (senidea, laguna…).


Puntuen helmuga erabaki behar duzu

Hau da zure puntuen helmuga erabakitzeko unea. Urtarrilaren 8aren aurretik, Realzale Programaren (Leiala-Incondicional) kontuan sartu behar duzu, www.realsociedad.eus, zure arlo pribatuan, eta “kudeatu zure puntuak ” atalean sartu eta nahi duzun aukera hautatu: kuotaren deskontua bazkidea edo RS Fana bazara, puntuak oparitzea, edo hurrengo itxierarako gordetzea.

Finean, Realzale Programa oso emaitza positiboekin abiarazi da, familia realzalearen eta elkartutako marken ahaleginari esker. Reala pozik dago, bere bazkideen portzentaje handi bat dagoeneko baliatzen ari direlako beraiengatik eta beraientzat sortu den proiektuaz. Baina gehiago nahi dugu. Eta hau hasiera besterik ez da.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!