ITXIERA: URTARRILAK 13AN

Realzale Programan puntuak metatzeko azken hilabetea

Urteko azken hilabetean sartu gara Realzale Programan. Gogorarazi nahi dizugu abenduan puntuak metatu ahal izango dituzula, kontsumoak oro har eta gure marka laguntzaileena bereziki gora egiten duten hilabetean. Beraz, abenduan sortzen diren puntuak 2022 itxierarako kontabilizatuko dira. Hauek urtarrilaren 13an gauzatuko dira.

Azken batean, puntuak pilatuta dituzten bazkide, akziodun, RS Fan eta RS Lagunak urtarrilaren 13ra arteko tartea izango dute beren puntuen xedea aldatzeko. Horrela, abenduan gure hamahiru marka elkartuetan (RS Shop, LG Electronics, Super Amara, BM Supermerkatuak, El Diario Vasco, Repsol, Halcon Bidaiak, Vasa, Reale, IMQ, Montte, IBK Bike, Finetwork eta Chillida Leku) kontsumitzen duten guztiaz, orain baliatu ahal izango dira.

Bazkide, akziodun, RS Fan eta RS Lagunarentzat aurrez definitutako aukera

2022eko itxierari begira, bazkideentzat eta RS Fanentzat aurrez zehaztutako aukera kuotatik deskontatzea da; akziodunentzat eta RS Lagunarentzat, berriz, 2023rako pilatzea. Aukera hori aurrez definituta dago, eta, beraz, ez duzu inolako kudeaketarik egin beharko, nahi duzun aukera bada.

Gogoratzen dizuegu zure puntuak emateko aukeratu zenuen aukera itxiera honetarako aurrez definitutako aukera izango dela, eta, beraz, ez duzu inolako aldaketarik egin beharko.

Zure puntuak beste realzale bati oparitu nahi badizkiozu edo figura bakoitzerako aurrez definitutako aukeraz bestelako bat aukeratu nahi baduzu, sartu Realzale Programa atalean (realsociedad.eus edo  Realzale App-a) eta aldatu zure aukera urtarrilaren 13a baino lehen.

Hamalau marka elkartuta...eta handitzen

Zure talde gogokoenaren produktuekin, supermerkatuan egiten duzun erosketari esker, autoari gasolina botatzen diozunean, telebista bat erostean, zure aseguru medikoarekin, bidaia bati esker edo ibilgailu edo bizikleta baten erosketari esker, egunkarian harpidetuta zaudenean, eskola-materiala erosita, zure zuntz optikoarekin, Chillida Leku Museoa bisitatuta,… Realzale Programak bere ekintza-eremua zabaltzen jarraitzen du aurten, familia txuri urdin osoak onura atera dezan.

16.000 bazkide baino gehiago 2022an

Realzale Programa urtearen beste itxiera batera hurbiltzen ari da, eta 2022an 16.000 bazkide baino gehiagori egin die mesede. Bazkide horiek puntuak metatu dituzte beren eguneroko kontsumoarekin hamalau marka elkartuetan. 2017ko irailean hasi zenetik, txuri urdinen familiak (bazkideak, akziodunak, RS Fan eta RS Laguna) 2.500.000 puntu baino gehiago pilatu ditu, eta kuotetan deskontu handiak lortu dira.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!