‘Aitor Zabaleta Saria’-ren 3. edizioa

‘Ritxi’-ri omenaldia

Arratsaldeko partidaren atarian, ‘Realaren Lagun Taldeak’ ‘Aitor Zabaleta Sariaren’ hirugarren garaikurra eman du. Lagunarteen kolektiboak Ricardo Gonzalez Ruiz ‘Ritxi’, hainbat urtetan lehen taldeko materialaren arduraduna izandakoa saritu du sari polit honekin. Lagunarteek orain dela bi urte sortu zuten sari hau Realaren balore eta koloreekiko dedikazio eta konpromisoa hedatu eta azaltzen duten pertsona eta erakundeak goraipatzeko. Aitor Zabaletaren familia eta Peña Anastasiok jaso zuten saria aurreko bi edizioetan.

Hainbat zaleen aurrean, ‘Ritxik’ saria jaso du Anoetako ate aurrean dagoen Aitorren monolitoaren ondoan. Hasiera polita izan da Atleticoren aurkako partidari aurre egiteko.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!