Roberto Olabe, Realeko Futbol Zuzendari berria

Real Sociedad S.A.D.-eko Administrazio Kontseiluak klubaren kirol azpiegiturar indartzea erabaki du Roberto Olabe izendatuz da Realeko Futbol Zuzendari bezala. Bera izango da jokalariaren garapenera bideratutako prozesu globalaren etengabeko hobekuntza dinamizatu, koordinatu, ebaluatu eta orientatuko duena, prozesu horretan hobetze prozesuak proposatu eta zehaztuz, hau guztia jokalariaren gaitasun tekniko-taktiko, fisiko eta psikologikoen testuinguruan. Erantzukizun honek bere baitan hartzen du jokalariaren ibilbide osoa Realeko estrukturan, bai formakuntza alderdian, bai profesional arloan, horretarako dinamizatuz selekzio, entrenamendu, lehiaketa eta ebaluazio sailak. Prozesu eta medotodoen identifikazioa, baliabideak optimizatzeko helburuarekin, alderdi funtsezkoa izango dira bere egitekoen artean. Roberto Olabek bere kargu berria 2016ko irailaren lehenean hartuko du, behin bere egungo betebehar profesionalak amaituta. RealSociedad.com-ekin gaur izandako hizketaldian, Roberto Olabek, “poz eta arduraz hartzen dut Realaren etorkizunerako proiektuan partehartzeak suposatzen duen erronka”, esan du. Era berean, “harro nago nire etxe bezala dudanera itzultzera, eta guretzat hain berezia den klubaren beharretan laguntzea espero dut”, onartu du. Esperientzia handia Atezain eta entrenatzaile bezala izandako ibilbide oparoaren ostean, Roberto Olaberen ibilbidea Realeko Idazkaritza Teknikoan jarraitzen du. Ondoren, 2002tik 2005era, klub txuri-urdinaren kirol arloko arduradun nagusi bihurtzen da. Kargu horrek ere barneratu egiten zuen Programa eta Proiektu Zuzendaritzaren bidez, giza masa potentzialaren baliabideak fidelizatu, sozializatu eta kudeatzea. Behin Realarekin bere harremana itxita, Roberto Olabe U.D. Almeriaren Kirol Zuzendaritzaren ardura hartzen du (2006-2007) eta baita Real Valladolid taldearena (2008-09 eta 2009-10), Lehen Mailarako igoera lortuz lehenarekin. Erdian, 2007-08 denboraldia, funtzio horiek bete zituen Liga de Futbol Profesionalean. 2013 urtean Academia Aspire-ra batzen da. Han futbol sailaren garapena, scouting-a, entrenamendu eta lehiaketa programak, entrenamendu metodología, jokalariaren ebaluazio programa eta jarraipen eta kontrolerako baliabide espezifikoen garapenaren ardura hartzen du. Era berean, Qatarreko Federazioaren azpiko selekzioen arduraduna da, maila horietan eboluzio hobekuntza nabarmena lortuz.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!