Datorren larunbateko partidari begira, Mendizorrozan jokatuko dena, RS Enpresak Real Sociedad Fundazioarekin elkarlana egiten duten enpresentzako eta klubaren babesleentzako jardunaldi bat antolatu du, bere konpromisoa eta fideltasuna eskertzeko asmoarekin. Egun berezi honetan, Alaves eta Realaren arteko partidaz giro hoberenean goza izango da helburua. Jada klasiko bat bihurtu da jarduera hau.
Autobusa eguerdiko 12:30etan abiatuko da Donostiatik. Parte-hartzaileek bazkari tradizionalaz gozatuko dute eta indarrak hartu ondoren Mendizorrozarantz irtengo dira talde txuri-urdina animatzera. Partida bukatzean, Donostiara itzuliko dira egun bikain bati amaiera emanaz.
Hauek dira parte hartuko duten hogeita bederatzi enpresak: Ampo S. Coop, Ascensores Muguerza, Autocares Aizpurua, Bokado, Bostnan Servicios Creativos, Coca-Cola, Dardarak, Donosac, Druck, El Diario Vasco, Elektra, Euskaltel, Fundación Oceanográfica de Gipuzkoa, Garbilabel, Gurutze Gorria, Halcon Bidaiak, Iniker Cosmo Consult, Keler, Kirolbet – Kirolsoft, Logikaline, Mugape, Piolet, S21sec, Sayma, Sein Tic, Seyce, Sportech, Vallina, Vascoplast eta Zapata Garbiketak.