Azaroko promozioa

RS Fan egin eta VIP esperientzia bat bizi

Txuri-urdin familiako kide izan nahi duzu? Egin zaitez RS Fan azaroan! Txartel berriarekin abantaila ugari aurkituko dituzu eta bazkide egiteko lehentasuna izango duzu. Gainera, hilabete honetan promozio berezi bat dugu.

Izan ere, hilabete honetan izena ematen baduzu, Reale Arenako Hospitality eremurako bi sarrera bikoitzen zozketan sartuko zara: sarrera bikoitz bat PSVren aurkako partidarako izango da (abenduaren 9an) eta bestea Villarreal CFren aurkako neurketarako (abenduaren 18ko asteburuan).

Zozketa honetan sartzeaz gain, azaroan RS Fan egiten bazara, honako onura hauek lortuko dituzu:

- Deskontuak gure denda ofizialetan eta RS Fan gainerako ohiko onurak.

- Realeko banderatxo bat opari gisa.

- Emakumezkoen eta Zubietako partiderako sarrerak.

- Onurak Realzale Programan.

*Azaroaren 2a baino lehen RS Fan gisa alta eman duten pertsona guztiek ere parte hartuko dute sarreren zozketan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!