Realak ostegunean 108 urte bete zituen. Urtero bezala, mundu osotik zorion mezuak jaso ziren. Baina zerbait falta izan zitzaigun: familian ospatzea. Datorren igandean, hilak 17, Real Madriden bisitarekin bat eginez, elkartzeko eta ospatzeko aukera polita izango dugu.
Egun horretan, partida aurreko orduetan, Anoetako inguruetan festa giroa biziko da #RSFanExperience-rekin, ekintza ugariak bilduko dituen iniziatiba: gure afizioak esperientziak partekatzea, partida hasi baino lehen ondo pasatzea eta klubaren eta jarraitzaileen arteko lotura indartzea. Beste hitzetan, futbola aurretik emozioak azaltzea.
Gure zaleek berriro disfrutatuko dute musika ekitaldiekin, aisia guneekin, 3x3 torneoarekin…eta gauza gehiagorekin. Datorren astean zehar, 17an Anoetan izango diren ekintzak zehaztuko dira. Festa handia espero da eta zurekin ospatu nahi dugu. #RSFanExperience zuretzat jaio delako. Esperientzia txuri-urdina disfrutatu ezazu. Besoak zabalik espero zaitugu.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin