Sansek Castellon hartuko du larunbat honetan Zubietan ligako azken jardunaldian. Gure filialak eskura du LaLiga Smartbankera igotzeko playoffetarako sailkapena eta matematikoki ziurtatzea bilatuko du. Puntu bat eskuratuta ere balio dio eta bakarrik txuri-urdinek galduko balute eta Barça B-k eta Real Murciak irabaziko balute, ez lukete aukerarik izango mailaz igotzeko. Aurrean multzoko talderik onenetako bat izango dute, hirugarren postuan dagoena eta amaierara arte mantentzea bilatuko duena. Playoffetarako sailkapena ziurtatzeko eta txuri-urdinen beste denboraldi bikain bat biribiltzeko lehia erabakigarria. Aupa Sanse!
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Igandea:
11:30 Easo – Athletic Club B (RSTV)
Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin