Sanse osorik hasi da lanean

Vídeo
Sansek gaur bete du bere lehen lan saioa Zubietako z6an. Praktika honetan gainera plantilla osorik bilduta ikusteko lehen aukera izan da, Ander Bardaji, Alex Callens eta Pablo Hervias izan ezik lehen taldearekin lanean jarraitzen baitute. Astelehenean elkartu ziren aurreko denboraldian Sanseren parte ziren jokalariak eta gaur A Jubeniletik igotako hamar gazteak batu dira. Parte hartu dute ere Berio FT-n jokatuko duten hirugarren urteko jubenilak eta SD Beasainera utzita joango den Andoni Gorosabel. Lehen egunean parte hartu duten jokalariak: Argazkian, goian (ezkerretik eskubira): Imanol Alguacil (Segundo entrenador), Oier Agirrezabalaga (Preparador físico), Gorka Giralt, Jon Bautista, Andoni Ugarte, Ander Gorostidi, Odei Arrieta, Jon Guridi, Pablo Sisniega, Aritz Elustondo, Iker Hernández, Alejandro Sanz, Aboubacar Diarra, Adrian Lapeña, Alain Oyarzun y Asier Santana (entrenador). Behean: Joseba Muguruza, Álvaro Odriozola, Eneko Capilla, Luca Sangalli, Martín Merquelanz, Josu Ibarbia, Andoni Gorosabel, Xabier Prieto, Aitor Castro, Héctor Hernández, Roberto Olabe, Tanis Marcellán, Marco Sangalli, Eneko Jauregi. Txuri urdinek guztira sei partida jokatuko dituzte aurre-denboraldi honetan eta honakoak dira: Uztailak 25: Beasain - Sanse (Loinaz, 11:30.) Uztailak 30: Sanse - Pasaia (Zubieta, 18:30) Abuztuak 2: Sanse – Real Unión (Zubieta, 18:30) Abuztuak 9: Sanse - Barakaldo (Zubieta, 11:30) Abuztuak 13: Sestao River - Sanse (Hurtado de Saratxo-Sodupe, 19:00) Abuztuak 16: Leioa - Sanse (Sarriena-Leioa 19:00) Sanseren entrenatzaile den Asier Santanak Real Sociedad TV-ren kamerekin egon da ilusioz eta erronkaz beteriko denboraldi berri honen ikuspegia emateko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!