Sansek puntu bat lortu du Logroñon (0-0)

Sansek bolada onarekin jarraitzen du eta puntu berri bat batu du Logroñesen aurka hutsean berdindu eta gero Las Gaunasen. Txuri-urdinek hiru puntuak lortzeko aukera dexente sortu dituzte, baina etxeko defentsak donostiarren garaipen berri bat saihestu dute. Lehen minutuetan errioxarrek baloia gehiago edukitzen saiatu dira, baina donostiarrek defentsan sendo aritu dira eta lehen gola sartzea bilatu dute Bautistaren jaurtiketa batean. Baloia, zutoinetik gertu, Miguelek gelditu du. Ondoren Logroñes saiatu da Espinaren jaurtiketa batekin, baina Sisniegak baloia kornerrera urrundu du. Kanpokoek, minutuak pasata, jokoan hobetu dute eta berriro ere saiatu dira. Hala ere, Guridiren jaurtiketa gutxigatik gora joan da. Bigarren zatian Sansek, neurketa orekatua izan arren, aurkariak baino aurkera gehiago izan ditu markagailua estreinatzeko. Lehen hamar minutuetan Odriozolak aukera on bat izan du, baina jaurtiketak ez du atea aurkitu. Ondoren Miguel atezainak, berriro ere, kanpokoen aukera bat bertan behera utzi du. Azken minutuetan Imanol Alguacilenak aukera bikoitza izan dute, baina defentsak garaipenaren gola saihestu du. Sansek lau partida daramatza porrota ezagutu gabe eta jada 19 puntu ditu sailkapenean. Hurrengo asteburuan San Sebastian de los Reyesen aurka jokatuko du Zubietan. Fitxa teknikoa:Logroñés: Miguel, Ferrone, Cadena, Pazo (Amelibia, min.58), Paredes, Leon (Salvador, min.87), Rey, Muneta, Chevi, Espina, Mendi (Reguilón, min.65). Sanse: Sisniega, Odriozola, Ugarte, Lapeña, Kevin Rodrigues, Zubeldia, Sanz, Sangalli, Guridi, Merquelanz, Bautista. Epailea: Fernandez Perez. Txartel horia erakutsi die etxeko Espina, Paredes eta Leon, eta kanpoko Kevin Rodrigues, Guridi eta Odriozolari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!