Sanseren berdinketa Barakaldoren aurka (0-0)

Vídeo
Sansek puntu bat lortu du gaur arratsaldean hutsean berdindu eta gero Barakaldoren aurka Zubietako Jose Luis Orbegozo zelaian jokatutako neurketan. Talde gipuzkoarrak, lehen zatiaren dominatzaile argia, ez ditu bere aukerak zehaztu partida osoan sendo agertu diren bizkaitarren aurrean. Neurketak errito altua eta aukerak izan ditu lehen minutuetan. Barakaldoren hasierako aukerari, Sansek Muguruza eta Bautistaren agerraldiekin erantzun egin du. Minutuak aurrera joan diren heinean, txuri-urdinek baloia kontrolatzen hasi dira zelaian ondo kokatuta zegoen talde bizkaitarraren aurrean. Ordu erdia bete baino lehen, Sangalliren jaurtiketa bat langa gainetik gora joan da gutxigatik. Etxeko defentsak ondo erantzun duen Vitoriaren abagune bat izan da hori-beltzen argiena. Sansek ondo ekin dio bigarren zatiari. Kevin Rodrigues, falta jaurtiketa batean, markagailua estreinatzetik gertu egon da. Barakaldo indartzen joan da eta bere sendotasun defentsiboa erakutsi du. Etxekoek Txustaren atea bilatu dute abiadurarekin, baina kanpokoek ez dute espaziorik utzi. Zortzi minuturen faltan, hiru puntuak eskuratzear egon dira David Movillaren mutilak. Vitoria, Sisniegaren aurrean agertu da baloi luze baten ondorioz, baina bere jaurtiketa gora joan da. Imanol Alguacilenek, 12 punturekin sailkapenean, Sestao Riverri egingo diote bisita hurrengo asteburuan. Fitxa teknikoa: Sanse: Sisniega, Odriozola, Ugarte, Lapeña, Kevin Rodrigues, Sanz, Muguruza (Olaizola, min. 86), Sangalli, Guridi, Merquelanz, Bautista. Barakaldo CF: Txusta, Arnaez, Oscar, Etxebarria, Galan, Cerrajeria, Iriondo (Candela, min. 80, Deco, Oca (Garrido, min. 86), Vitoria, Yurrebaso (Ito, min. 53). Epailea: Monter Solans. Txartel horia erakutsi die etxeko Kevin Rodrigues eta Lapeña, eta kanpoko Oca, Etxebarria eta Cerrajeriari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!