Ikusi iazko bideoa

Vídeo

ERREPIKATZEN DUGU?

Santo Tomas eguna bihar Anoetan

Vídeo

Ostiralean, abenduak 21, bi mugarri berezi kointziditzen dute Gipuzkoan. Realak jokatzen duen bakoitzean norgehiagoka gure lurraldeko gertaera bihurtzen da eta, gainera, 2018ko azken partida bada, ikusmina handitu egiten da familia txuri urdinean. 

 Baina hori bakarrik ez. 21ean, Deportivo Alavesen partida baino ordu batzuk lehenago, milaka gipuzkoar eta realzale, baserritarrez jantzita, kalera irtengo dira tradizio handienetariko festa ospatzera, Santo Tomas eguna.  

Kointzidentzia polit hau kontuan hartuz, Realak festa Anoetan jarrai dezala nahi du eta horregatik, iaz bezala, bere bazkideentzako makro-txistorrada bat prestatuko du Anoeta estadioaren inguruetan.  

Txistorradatxotx eta musika  

Horregatik, 19:30etatik aurrera, Aitor Zabaleta Tribunaren inguruetan zehazki, estadioaren hegoaldean, 5.000 txistor pintxo baino gehiago banatuko dira doan bere bazkide karneta edo partidaren sarrera erakusten duten guztiei

Joan den urtean bezala, ‘AmeztiMugi Catering’ enpresak bi food truck jarriko ditu gure zaleei Santo Tomas eguneko klasikoa den gosegarri hau banatzeko. Petritegi Sagardotegiari esker, egun honetako beste klasiko bat ere, sagardoa, ez da faltako. 

Musika, nola ez, partida aurreko menua osatuko duen osagaia izango da. Ekimen honen bidez, gure bazkideen fideltasuna eskertu nahi dugu eta jardunaldia hau amaiera bikaina izan dezala espero dugu. Errepikatzen dugu?


  • Aipatutako ekitaldian, Real Sociedad de Futbolek irudiak hartuko ditu, eta irudi horiek web gunean edo sare sozialetan argitaratu ahal izango dira ekitaldiaren beraren sustapenerako. Irudi batzuetan zu edo zure ardurapean dagoen adingaberen bat agertzen bada eta irudi horiek argitaratzea nahi ez baduzu, jakinarazi iezaguzu, mesedez, [email protected] posta elektroniko helbidera idatziz, eta berehala kenduko ditugu irudi horiek. 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!