REAL SOCIEDAD-ATLÉTICO MADRID

Sar zaitez zure txartel digitalarekin

Aurreko denboraldian bazkide ugarik beren mugikorra erabili zuten futbol zelaira sartzeko, Realzale Appean inplementatutako funtzionaltasuna estreinatuta. Partidara joaterik eduki ez eta Realaren aplikazio ofizialaren bitartez beren txartela beste pertsona bati laga zioten bazkideak ere egon ziren. 

Realzale Appak beste bi funtzionaltasun gehiago erakusten ditu gure bazkideentzat: txartel digitalarekin sartzeko aukera eta txartel digitala lagatzeko aukera; biak Realzale Apparen bitartez gauzatzen dira. Funtzionaltasun horiekin asmoa da zelaira sartzea erosoago izatea eta, bide batez, asistentzia bultzatzea.

Sarbidea txartel digitalarekin

Funtzio hori aktibatuta dago Realzale Appean, bazkide bakoitzaren profilean. Futbol zelaira sartzeko ez du behar bazkide txartela eskura izatea. Nahikoa izango da Realzale Appa deskargatzea, erregistratzea eta bazkide gisa estekatzea, sistemak ezagutu dezan. Appa deskargatuta baduzu, eguneratu ezazu (Apple Store edo Google Play-en dendetan.)

Tornua igarotzeko operatiba berdina izango da. Sartu aurretik, bazkideak zabalik izan behar du Realzale Appa (Txartel Digitala atala) eta bere ateko tornuan QR kodea eskaneatu (bere bazkide txartelaren barra kodearen baliokidea). QR kodea bere app profilean agertuko da. QR kodea zabaltzen duen kandadu ikonoa sakatuta mantendu tornuak ezagutzen zaituen arte eta, orduan, sartzeko moduan izango zara.

Zure bazkide txartela utz ezazu

Bestalde, Realzale App-ean martxan jarri den bigarren funtzioa ere zure bazkide txartelarekin erlazionatuta dago. Asistentzia sendotzeko, edozein bazkidek  bere karneta utzi ahal izango du partidara joan ezin duenean. Bazkide txartelaren lagapena Realzale App-aren bidez egingo da, hau da, bai bazkideak bai lagapenaren hartzaileak deskargatuta izan beharko dute.

Modu honetan partidara joateko zailtasunak dituen bazkideak, senide bat, lagun bat… gonbidatu ahal izango du eta horrela ez du galduko asistentzia portzentajerik. Hori oso garrantzitsua da, adibidez, Realzale Programan zure %100aren puntuak zenbatzeko kuota merkeagoa irten ahal izateko.

Txartel bakarra baliagarri

Kontuan hartu behar da behin zelaira zure mugikorrarekin sartu ondoren sarbidea baliogabetuta geldituko dela zure txartel fisikoarekin. Alderantziz ere gauza berbera gertatuko da. Behin zure txartel fisikoarekin sartu ondoren, ezingo duzu sartu zure mugikorrarekin.

Eman beharreko urratsak

1. Realzale Appa zure mugikorrean deskargatu, erregistratu eta bazkide gisa estekatu.

2. Sartu “Bazkidearen profila” atalean, "Txartel Digitala” erlaitzean, eta hor aurkituko duzu zure QR Kodea desaktibatuta.

3. Mugikorra tornura hurbiltzen duzunean, kandadua sakatu QR Kodea aktibatzeko.

4. Tornuak seinale berdea erakusten dizunean, sartu barrura.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!