GIPUZKOAKO EMAKUMEZKO ENTRENATZAILEEN TOPAKETA

Saretuz

Vídeo

Otsailaren 26an, Gipuzkoako txoko guztietatik iritsitako emakumezko entrenatzaileen topaketa bat antolatu zuen Realak Zubietan. Alor teknikoan dagoen genero arrakala ikusirik, Realak hainbat urte daramatza berdintasunaren lanean.

Gauzak horrela, beste pauso bat eman nahi du emakumezko erreferenteen saretze prozesuan. Orain arte hainbat izan dira egindako ekintzak: sentsibilizazio eta elkar ezagutzeko kanpainak, hitzaldiak… Horrekin nahiko ez eta orain dela bi urte emakumezko entrenatzaileen UEFA B kurtsoa sortu zuen, Gipuzkoako Federazioarekin batera, espazio propioak sortzeko, tradizioz gizonezkoa den zeregin batean emakumezkoen esperientzia aberasteko, jabekuntza prozesua sustatzeko, baina batik bat, saretze lana sustatzeko.

Erreferenteak sortzen lagundu du Realak, baina orain, horien arteko sareak sortzea beharrezkoa dela ikusi du, eta helburu hori jomuga, hainbat ekitaldi antolatuko dira urtean zehar.

Ekitaldi horien artean lehena antolatu zen pasa den otsailaren 26an. Natalia Arroyo, Aintzane Encinas eta Sandra Ramajok zuzendutako entrenamenduan 23 klub desberdinetako 49 entrenatzailek hartu zuten parte. Entrenatzaileek egindakoaren balioa azpimarratu nahi izan zuten, harremanak sortu eta bakarrik ez daudela sentitzeko.

Aipatutako moduan, sareak sortzen hasteko lehen pausoa izan zen saioa. Aurtengo denboraldian beste hainbat ekintza antolatuko dira.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!