Sari banaketa 2015 Urpeko Saileko kirolari onenei

Realeko Urpeko Sailak asteartean ospatu zuen Anoetako palkoan urte amaierako ohiko luncha non 2015 urteko kirolari onenei sariak eman zituen. Felix Aguado eta Teresa Santos izan ziren Urpeko Argazkian sarituak, Gipuzkoako Txapelketa irabaziz, 16. postuan Espainiako Txapelketan, hirugarren Arcachoneko Fotosubean, hirugarren Argia Sarian, Hendaian, eta hirugarren Open Fotosub SES CUBELLS lehiaketan. Bestalde, Alex Sarrias, Iñigo Acha eta Aitor García-Etxabe izan ziren sarituak Urpeko Arrantzan, Espainiako Txapelketan hirugarren postua lortuz. Sari banaketan Nekane Soria, Realeko kontseilaria, Borja Inza, Sekzioaren presidentea, eta Jesús María Castillo, Sekzioko idazkaria egon ziren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!