Real Sociedad 1-1 RCD Espanyol

Sari gutxi

Vídeo

Realak bana berdindu du RCD Espanyolen aurka gaur gauean Anoetan jokatutako neurketan. Hasiera hotzaren ostean, non kanpotarrak aurreratu diren, txur-urdinek berdinketa lortu eta garaipena eramateko aukerak izan dituzte. Azkenean, puntu batekin konformatu behar.

Kosta egin zaio Realari partidan sartzea. Ez zuen argitasunik erasoan eta talde perikitoa, atera lehenbizikoz gerturatu denean, Baptistaoren burukada batekin aurretik jarri da. Pixkanaka, gipuzkoarrek bere jokoa nagusitzen hasi dira. Fase horietan berdinketa merezi izan dute, baina Pau Lopezekin egin dute topo. Honek Velaren burukada eta Oyarzabalen jaurtiketa bikain geratu ditu. Erasoan kataluniarrek izan dute eraginkortasuna izan da gakoa lehen zati honetan aurretik joateko. 

Bigarren zatian etxekoek gogor egin dute bultza. Atzean sartu dute talde kataluniarra, baina ondo defendatu dute, dena gelditu duen atezainarekin. Realak ez zuen emaitza hori merezi, eta Januzajen jokaldi miresgarri baten ostean Illarrak, ezkerrez, banakoa ipini du. Berdinketa eta hogei minutu aurretik garaipenaren bila joateko. Saiatu egin da Reala, baina ezin izan du.

Asetuta uzten ez duen puntua, Realak merituak egin baititu gehiago lortzeko eta Anoetan berriro irabazteko asmoa zuelako. Orain, Kopan pentsatzera. Ostegunean izango dugu estreinaldia Lleidan.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Rulli, Odriozola, Llorente R., I. Martínez, Rodrigues, Zubeldia, Illarra, X. Prieto (cap) (Canales, min.74), Carlos V. (Januzaj, min.60), Oyarzabal y Willian J. (Juanmi, min78)

RCD Espanyol: Pau López, Víctor S. (cap), David López, Hermoso, Aarón, S. Darder, Javi Fuego, Jurado (Granero, min.83), Piatti (Didac Vilá, min.78), Gerard y Leo Baptistao (S. García, min.66).

Golak: 0-1: Leo Baptistao, min.9. 1-1: Illarra, min.69.

Epailea: Melero López. Txartel horiak: Oyarzabal, Jurado, S. Darder, David López, Aarón. Txartel gorri (bi hori) Illarrarentzat 91.minutuan.

Asistentzia: 18.515 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!